CAMOBI: Etxe "ekologikoa"

Bizkaiko enpresa bat soilik material eta energia “garbiak” erabilita etxe ekologiko bat eraikitzen ari da Caceresko Gata Mendizerran. Eraikuntza familia bakarreko etxebizitza da eta material naturalez eta birziklatuez eraikia egoteaz gain, modularra eta bioklimatikoa da.

Modularra hitzak zatitan bana daitekeela esan nahi du; hau da, zatika munta eta desmunta daiteke eta ez du ez zimendurik, ez linea elektrikorik, ez hobi septikorik. Horri esker, etxea alde batetik bestera garraia daiteke eta erabilitako lursaila egoera onean geratuko da.

Etxea gainera bioklimatikoa da, hau da, energia-iturri berriztagarriak ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta barnean ahalik eta berotasun gehien gordetzeko diseinaturik dago. Horretarako, eguzki-panelak, berotegiak eta material isolatzaileak erabiliko dira eta, horiei esker, energia asko aurreztuko da, proiektuaren zuzendaria den Javier Garcia Ruedaren arabera. Bitxitasun nagusien artean, etxeko hondakin organikoak lorategia edo baratza ongarritzeko erabiliko direla aipa daiteke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila