Burutik ahora 600 milisegundoan

Burutik ahora 600 milisegundoan
2010/01/01 | Elhuyar
Ingelesezko "walk" aditza (ibili) pentsatu, lehenaldian jarri, eta ahoskatzeko prozesua. Arg.: Ned T. Sahin.

600 milisegundo inguru behar ditu garunak hitz egiteko; hau da, hitzak pentsatzeko, gramatika-arauak erabiltzeko, eta hitzak behar bezala esateko. Hori ikusi dute Herbehereetako Garunaren Donders Institutuko eta Psikolinguistikako Max Plank Institutuko ikertzaile batzuek. Gainera, prozesu horretan garuneko zer alde aktibatzen diren aztertu dute.

Neurologoek ez dute askotan izaten horrelako azterketak egiteko aukera, eta animalia-ereduetan ere ezin dute horrelakorik aztertu, ez baitute hitzik egiten. Hain zuzen, garunaren jarduera neurtzeko aukera izan zuten epilepsiak jotako hiru paziente ebakuntza egiteko prestatu zituztenean: elektrodoak sartu zizkieten garunean, mintzamenarekin lotuta dagoen Broca arean, besteak beste.

Bada, aukera paregabe horri probetxua ateratzearren, pazienteei eskatu zieten hitz bat pentsatzeko, aditz bat bazen aditz-denbora aldatzeko, eta gauza bat bazen plural edo singular bihurtzeko, eta esateko. Hiru ekintza horiek, hain zuzen, hizkuntzaren hiru osagai nagusien adibide dira: hitzena, gramatikarena eta fonologiarena.

1
260
2010
1
005
Anatomia/Fisiologia
Albisteak
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila