Burdina klima hozteko

Algek karbono dioxidoa xurgatzeko gaitasun handia dutenez, klima-aldaketaren kontrako sistema natural ezin hobea izan litezke. Horregatik, ikertzaileek algen jarduera nola handitu aztertzen ari dira. 1999an Antartidatik hurbileko eskualde batean burdina erabili zuten algak ongarritzeko, eta horrek hazkundea eragin zuela ikusi zuten. Hala ere, kontuz hartzeko kontua da, algak ongarritzeak atmosferako karbono dioxidoaren kantitatean epe luzean zein eragin izan dezakeen ez baitago oraindik argi. Bestalde, ongarritzeak arrain-bankuen etekina handi dezakeela uste du zenbait adituk.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila