Burdina eta imana hegaztiak garbitzeko

Fuel-olioz zikindutako hegaztiak garbitzeko, ohiko detergenteez gain, beste metodo bat ere bada.

Funtsean, zikindutako hegaztia burdin hautsez estaltzean datza; burdinak fuel-olioa absorbatzen du, eta, iman batekin igurtziz, burdina eta fuel-olioa biak kentzen dira hegaztiaren lumetatik.

Probak lumekin egin zituzten lehendabizi, eta hildako ahateekin eta pinguinoekin ondoren. Erabili ohi den xaboi-bainua baino azkarragoa da metodo hori; eta, hori dela eta, hegaztiarentzat ez da hain estresagarria.

Dena dela, metodoa hobetu nahian ari dira; izan ere, burdin hautsa erabilita ez da ezabatzen hegaztiaren lumetako fuel-olio guztia, % 2 bertan geratzen da. Eta olio-apur horrek lumen iragazgaiztasunari kalte egiten dionez, behar-beharrezkoa da lumak guztiz garbitzea.

Horretarako, partikula magnetiko txikiagoak erabiltzea proposatu dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila