Bizirik irauteko argia baliatzen duten bakterioak

Bizirik irauteko argia baliatzen duten bakterioak
2006/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: R. Morris)

Ozeanoetan ugarien dauden bakterioek Eguzkiaren argia xurgatzeko aukera ematen dieten gene bat daukate, eta, ondorioz, karbonoa xurgatzeaz aparteko moduak dituzte hazteko. Horrek aukera ematen die elikagai urriko itsas eremuetan bizirik irauteko.

Azken bost urteetan, bi ikerketa egin dira gisa horretako bakterioak ikertzeko. Bi ikerketa horiek nabarmendu egin dute proteorodoxina izeneko fotoproteinak duen garrantzia. Proteina hori SAR86 bakterioan eta SAR11 mikrobioan topatu dute. Proteorodoxinak eguzki-energia erabiltzen du ioiak zelulatik kanporatzeko, eta sortzen den ioi-gradienteak, aldi berean, protoiak zelula barnera erakartzen ditu. Prozesu horren ondorio modura, zelulak hazteko energia lortzen du. SAR11 mikrobioarekin eginiko probek erakutsi dute ingurune argitan zein ilunetan hazitako zelulek daukatela aipatutako proteinaren genea. Gainera, beharrezkoa denean soilik aktibatzen da proteina, ez baitago alde nabarmenik ingurune ezberdin horietan hazitako zelulen artean.

Ozeanoetako zelulen artean lautik bat SAR11 da. Hori dela eta, fotoproteinak itsasoko zelula gehiagotan aurkitzeko itxaropena handitu egin da. Horrekin batera, handitu egin da, baita ere, aurkikuntza honek etorkizunean eduki dezakeen balizko garrantzia.

Berriak labur
6
1
217
2006
2
012
Mikrobiologia
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila