Bizialdi luzea nola izan

Manipulazio genetikoen bidez Montrealgo Unibertsitateko Bernard Lakowski eta Siegfried Hekimi-k Caenorhabditis elegans nematodoen bizialdia hiru aldiz luzeagoa izatea lortu dute.

Genetikoki manipulatutako zizare hauen “makina” biologikoak astiroago funtzionatzen du eta metabolitoak ere astiroago pilatzen dira. Epe luzera zelulak hondatzen dituzte metabolito edo erradikal aske horiek. Beraz, zelulek denbora gehiago irauten dute kaltetu gabe.

Horretan parte hartzen duten geneei “clock” izena eman diete eta zahartzearen genetika hobeto ulertzen lagun dezakete. Zientzilariek hipotesi bat plazaratu dute, “clock” geneak “erloju psikologiko orokorraren” mekanismoko elementuak direla azalduz.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila