Datorren urtetik aurrera, tresna elektrikoen ekoizleak behartuta egongo dira erosleek itzulitako tresnak hartzera eta birziklatzera. Gainera, 2006tik aurrera ezingo dute berunik erabili.
Hain zuzen ere, zabor elektronikoa etxeko zaborra baino hiru aldiz gehiago ari da ugaritzen; beraz, arazoa gero eta larriagoa da. Ekoizleek arazoari irtenbidea eman behar diote, eta adituek proposatzen duten bide bat da produktu berrietan tresna zaharren osagaiak erabiltzea.