Bilatzaileek World Wide Web-eko informazioaren eskuragarritasuna areagotzen lagundu duten arren, ezin izan diote Internetek izan duen garapen izugarriari erantzun.
Hazkuntzaren eraginez bilatzaileek eraginkortasuna galdu dute 1997az geroztik eta gaur egun publikoak diren orrialdeen % 16 besterik ez dute indexatzen. Hori horrela izanik euretara bideratutako lotura gehien dituzten orrialdeak indexatzen dituzte, hots, jendea gehien erakartzea lortu dutenak; azken finean AEB (Ameriketako Estatu Batuak) eta komertzialak, AEBetakoak ez direnen edota hezgarriak direnen kalterako.