Bihotzeko ehunak laborategian

Bihotzeko ehunak laborategian
2007/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: Science)

Harvard Unibertsitateko ikertzaile-talde batek arratoien bihotzeko zelulak hazi ditu polimerozko (polidimetilsiloxanozko) gainazal batean, eta eratu den zelula-geruzak bihotz arrunt baten zuntzen antzera mugitzea lortu du, alegia, uzkurtu eta erlaxatzea. Aurretik ere behin baino gehiagotan hazi zituzten bihotz-ehunak, baina orain arte inork ez zuen lortu bihotz baten mugimendua imitatzea. Gainera, eratutako ehunak erraz moztu eta modelatu ahal izan dituzte. Eman dieten itxuraren arabera, era batera edo bestera mugitzea lortu dute: adibidez, disoluzio batean uzkurtuz eta erlaxatuz aurrera egitea, malguki baten antzera.

Esperimentuarekin hasi zirenean, medikuntzan erabili ahal izateko ehunak garatzea zen helburua; orain, ehunak nola funtzionatzen duen ikusita, askoz erabilera gehiago eman nahi dizkiote, hala nola iraungitako espezie batzuen igeriketa-mugimenduak imitatzea, zizareen ordez arrantzarako beita gisa erabiltzea, eta beren kabuz zirkulazio-sisteman zehar doazen mikrorrobotak egitea, buxadurarik egonez gero desegiteko.

1
237
2007
12
003
Bioteknologia; Anatomia/Fisiologia
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila