Bidaia hesteetan

Ur gezatako intsektu batzuek milaka kilometro egiten dituzte hegazti migratzaileen hesteetan. Hegaztiak intsektuen arrautzak lokatzarekin batera irents ditzake, beste putzu batera hegan egin eta gorotzetan kanporatu.

Doñanako Biologia Estazioaren eta Herbehereetako Ekologia Institutuaren arteko elkarlanak frogatu du orain arte susmoa zena. Hegazti-talde batek alde egindakoan lagatako 400 gorotzetik gora bahetu dituzte, eta, hirutik bitan, ur-arkakusoen arrautzak eta briozooen estatoblastoak topatu dituzte, eta baita hauskorragoak diren ur-zimitzaren arrautzak ere.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila