Bi ibiltzeko, sei ezkutatzeko

img hspace="5" src="Images/A209-013.jpg" vspace="5"/>

Tropikoetako bi olagarro txiki gai dira bi hankan ibiltzeko erasotzaileetatik ihes egin nahi dutenean. Gainera, beste sei besoak itxura aldatzeko erabiltzen dituzte.

Octopus marginatus olagarroa, esaterako, Indonesiako itsasoan bizi da, eta hango itsas-hondoan koko ugari dago. Hain justu, horien itxura hartzen du sei besoak gorputzaren inguruan biltzen dituenean. Beste biak, berriz, ospa egiteko erabiltzen ditu.

Beste olagarroa, txikixeagoa eta alga-itxurakoa, Octopus aculeatus da. Alga-itxurari esker ezkutatzen da errasotzaileetatik, eta, bestea bezala, gai da bi hankan ibiltzeko.

Ikerketa Science aldizkarian argitaratu dute, baina, ikertzaileen ustez, gauza asko daude oraindik jakiteko olagarroei buruz.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila