Bi hankeko basapizti harmatuak

Ilunberri eta Otsagi lotzen dituen Iso mendatearen ingurutan Euskal Herriko parajerik ederrenetako bat dago. Arbaiuneko Arroila deritzo toki horri. Zaraitzu ibaiak hamaika mila urtetan mendian zulatutako ebakidurak aparteko edertasuna du eta bertan basabizia ugaria eta naharoa da. Dudarik gabe horrelako ingurune bat zaintzea guztiz zentzuzkoa da. Horregatik, Arbaiuneko Arroila aspaldi Ehiza-Babesleku izenatu izan zen eta Erreserba Natural iaz.

Tamalez, ez dirudi lege aldetiko babes hau nahikoa denik Arbaiun bere osorik mantentzeko. Horrela adierazten du bederen joan den urtarrilaren lan hara joan ginenean egin genuen aurkikuntza penagarriak. Arroilaren barnean genbiltzala Ilunberriko iturburutik gertu bost kartutxo huts aurkitu genituen. Irudikoa han jasoa duzue. Beren burua ehiztaritzat daukaten eta eskopetaz horniturik dabiltzan bi hankeko basapizti horien gizatasunik eza adierazteko seinale hoberik ba al da?

Naturari begirunerik ez badiogu gure herriak aurrerabidean egindako saioak ahuntzaren gauerdiko eztula izango dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila