Bi geneetatik bat aukeratzeko gai

Bi geneetatik bat aukeratzeko gai
2008/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Genetikoki berdin-berdinak izan arren, biki monozigotikoek, adibidez, ezaugarri desberdinak izan ditzakete, gene batzuek aitarengandik edo amarengandik datorren kopia bakarrik espresa dezakete eta. Ondorio horretara iritsi dira Harvard Unibertsitateko Andrew Chess eta Alexander Gimelbrant ikertzaileak.

Aurretik ere ezagutzen zituzten horrelako kasu batzuk. Horren adibide bat da emakumeen X kromosoma. Gizonek ez bezala, emakumeek bi X kromosoma dituzte; kromosoma horren informazio bikoitza, beraz. Baina gene horiek espresatzean sortzen diren produktuak ere bikoiztuta egon ez daitezen (geneen produktuen proportzio-desorekek arazoak eragiten dituztelako), emakumeen kromosometako bat desaktibatu egiten da.

Hala ere, uste zuten kasu horiek salbuespenak zirela. Chessek eta Gimelbrantek jakin nahi izan zuten beste gene batzuetan ere horrelakorik gertatzen ote den. Giza zelulak banaka hartu, eta kulturetan hazi zituzten. Geneek ekoitzitako produktuak (RNA mezulariak) amarengandik eta aitarengandik zetozen bereizteko gai den txip batez aztertu zituzten milioika zelula-kopiak. Eta ikusi zuten aztertutako geneen % 9k batzuetan kopietako bat espresatzen zutela, beste batzuetan bestea, eta besteetan biak. Antza denez, zoriz gertatzen da hori.

1
238
2008
1
021
Genetika
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila