Beste bi exoplaneta

Gliese 876 izarraren inguruan biraka, Lurretik 15 argi-urtera, beste exoplaneta bat aurkitu dute —bi ezagunak ziren dagoeneko—. Eta, duen tamaina kontuan izanda (Lurra baino 7,5 aldiz handiagoa da), lur-planeta bat dela uste dute, arrokazko planeta bat, alegia. Behaketa Hawaiiko Keck teleskopio doitu berriekin egin dute.

Bestalde, exoplaneta bat detektatu dute hiru izarreko sistema batean. Planetak izar nagusiaren inguruan du orbita, eta harrigarriena da izarretik oso distantzia txikira dagoela. Jupiterren tamainakoa da, eta Merkurio Eguzkitik baino gertuago dago planeta hori izarretik. Datu horrek kolokan jartzen ditu planeten orbitei buruz astronomoek dituzten ideiak. Hiru izarreko sistema batean, planeta batek hiruren eragina jaso beharko luke, nahiz eta baten inguruan izan orbita, beste biek ere erakartzen dutelako. Ondorioz, izar nagusiarekiko distantziak ikusten den baino handiagoa izan beharko luke.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.