Berehalako jakien arriskuak

EEBBetan obesitatea osasun-arazo larria da gaur egun, produktu dietetiko eta osasuntsuen industria gero eta indartsuagoa den arren. Hala ere, estatubatuarrek nahiago dute eguneroko dietan berehalako jakiak izatea eta fenomeno hori izurrite bihurtzen ari dela dirudi. Egun hilkortasun-iturri nagusia dieta osasungaitzak dira, urtero 300.000 pertsona hiltzen direlarik. Berehalako jaki gehiegi hartuta bihotz-gaixotasunak, kolesterola, odol-presio altuak, diabeteak, enboliak eta zenbait minbizi-mota sor ditzakete.

Aurrerantzean beraz, berehalako jakien mundua serioski kontutan hartzeko arazoa izango da estatubatuarrentzat.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila