Bela badator berriro

td class="art-testua" valign="top">

Irudian duzuen untzia, Wind Star pakebotea da, eta bere ezaugarririk nabariena belak zabalduta izatea da. Bere lana, Caribean zehar bidaiatan aritzea izango da.

Belaranzko joera hau ez da atzerapausoa; guztiz bestelakoa baizik. Teknologia garatuenek eta antzinako belek bat egin dute energia aurreratzeko.

Untzi honek 155m-ko luzera du eta belauntzi zaharrek gutxitan izaten zuten 100 m-ko luzera. 50 m luzeko lau mastetan dituen sei belak zabaltzeko maniobra guztiak, automatikoak dira. Programa informatiko batek drakonezko 2000 m2 bela zabaltzeko ala biltzeko erabakia hartzen du, untziko kapitainak norabide eta abiadurari buruz emandako aginduak kontutan hartuz. Nahikoa dira hamar minutu bela guztiak bilduta izateko. Ordenadoreak gainera, balantzaren aurkako egonkorgailuak eta lastrea ere kontrolatzen ditu.

Belak izateak ez ditu motoreak baztertzen. Wind Star untziak 1400 zaldiko hiru diesel dauzka. Untziak behar duen energia elektrikoa hornitzen dute, itsas uraren desgazitze-sistema martxan mantentzen dute eta beharrezkoa izanez gero belen ordez eragiten dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila