Fantzian ofizialki behien HIES edo Hartutako Inmuno Eskasiaren Sindromerik ez dago, baina Maissons-Alfort-eko Albaitaritza Eskola Nazionaleko Daniel Lévy-ren lanen arabera, baieztapen hori ez da zuzena.
Lehen aldiz 1972. urtean isolatu zuten Estatu Batuetako zientzilariek infekzio-agente hau. 1986. urtean, berriz, ikertzaileek BIVen eta HIESaren birusaren arteko loturaren berri eman zuten. Egin zituzten ikerketetan Florida eta Louisianako behien % 60 kutsatuta zeudela ikusi zen. Herbehereetan, Alemanian eta Britainia Handian egin diren inkesten arabera, % 0,5-5 daude kutsaturik. Frantzian Daniel Lévyk 398 behirekin egindako lanetan, berriz, kopurua % 5 da.
HIES horren bidez gizakiak kutsatzeko arriskurik ba al dago? Badirudi probabilitatea oso txikia dela, baina gaitza Europan oso zabaldua dagoenez gero, ikerketak egiteko laguntza eskea Europako Batzordeari egina diote dagoenekoz.