Begira argiari, loretxo!

Landare-haziak argiaren fotoi urdinak detektatzen ditu, eta, hartara, lur azpitik argirantz hazten da.

Fototropismoa aspalditik ezagutzen bada ere, zientzialariek ez zekiten zerk agintzen zien landareei argirantz egitea. Orain, baina, fenomeno horren mekanismo molekularra argitu dute. Nonbait, eragile nagusia fototropina izeneko proteina bat da. Proteina horri esker, landare-haziak argiaren fotoi urdinak detektatzen eta deskodetzen ditu, eta, hartara, lur azpitik argirantz hazten da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila