Ekaitzak ezustean harrapatu zuenean, bazkalondoko atsedenaldian zegoen Ötze-ko Gizona. Horrela baieztatu dute York-eko Unibertsitateko Arkeologia Sailean, hortzetan eta liseriketa-aparatuan atzemandako elikagaien aztarna dela eta. Hurrengo urratsa bistakoa zen beraz: azken otordu hura zein izan ote zen zehazki jakin nahi dute orain eta mikroskopio elektronikoa erabiliz ari dira miaketa-lanetan.
Harrigarria bada ere, elikagai horiek izozturik eta egoera onean daude oraindik, ikerketan erabiltzeko moduan. Eta harrigarria diogu, Ötze-ko Gizona duela 5.000 urte inguru zendu zelako Alpetan! Orain jakin dugunez beraz, bazkalondoko loaldian zegoela joan zitzaion bila herio.