Europan basurdea noiz etxekotu zuten azaltzeko, hiru hipotesi ziren nagusi: Ekialde Hurbiletik ekarri zutela txerria, etxekotze-ohitura hartu zutela handik eta europarrek bere kabuz etxekotu zutela. Bada, ehunka analisi genetiko egin dituzte antzinako txerrien eta basurdeen DNA gaur egungoarekin konparatzeko, eta emaitzak ez du hipotesi bat bera ere baztertu; hirurak gertatu omen ziren.