Barioien familia handituz

Barioien familia handituz
2007/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: Fermilab)

Materia guztia quarkez osaturik badago ere, materia arruntean quarken konbinazio jakin batzuk bakarrik gertatzen dira. Orain, ordea, beste konbinazio bat duten bi partikula detektatu dituzte.

Hiru quarkez osaturiko partikulei barioi deitzen zaie, eta horien artean daude, adibidez, neutroiak eta protoiak. Azken horiek u eta d motako quark arinez osaturik daude; aurkitu berri dituzten sigma-b barioietan, berriz, lehen aldiz b motako quarka agertzen da, u-u-b eta d-d-b konbinazioetan. Inoiz aurkitu diren barioi astunenak dira, protoi batek halako 6 pisatzen dute, eta oso ezegonkorrak dira: segundo baten oso frakzio txikiko bizia dute.

Honelako partikula ezegonkorrak, atmosferako atomo eta izpi kosmikoen arteko interakzioetan edo partikula-azeleragailuetako energia handiko talkatan sor daitezke. Eta, kasu honetan, egun munduan dagoen partikula-azeleragailurik indartsuena erabiliz lortu dituzte, hain zuzen ere. Aurkikuntza honek, quarken teoria baieztatzeaz gain, quarketatik abiatuta materia nola eratzen den ikertzen lagunduko du, bai eta quarkak lotzen edo banatzen dituzten indar nuklearrak hobeki ezagutzen ere.

1
227
2007
1
026
Fisika
Berriak labur
14
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila