Baleztaria eta baleak

Irudian ikusten den ehiztaria (Richard Sears jauna) berezi samarra da. Kanadako San Lorentzo golkoan gezia botatzen die bere baleztaz baleei, baina ez ditu hiltzen; bere helburua, izan ere, baleak aztertu eta gordetzea baita. Gezia, kautxuzko masa duen altzairuzko tutua da. Zetazeoen azaleko lagina hartzen du horrela, eta gero Torontoko unibertsitatera toxikologi sailera bidaltzen du, han poluzioak animaliengan dituen eraginak azter ditzaten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila