Bakterioaren moko fina

Oso garrantzitsua da jakitea nondik eta nola hartzen duen burdina bakterioak, haren aurkako arma hobeak lortzeko.

Ikertzaileek frogatu berri dutenez, Stapylococcus aureus bakterioak odoleko hemoglobinaren hemo taldeko burdina hartzen du, eta ez burdina garraiatzen duen transferrina proteinarena. Hain zuzen, hemoglobinan dago gorputz osoko burdinaren % 80.

Gainerako bakterioek bezala, S. aureus -ak ere burdina behar du ugaltzeko; beraz, oso garrantzitsua da jakitea nondik eta nola hartzen duen burdina bakterioak, haren aurkako arma hobeak lortzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila