Bakterioak inurrien nitrogeno-iturri

Bakterioak inurrien nitrogeno-iturri
2010/01/01 | Elhuyar
Inurri hosto-ebakitzaile honek antibiotikoak ekoizten dituzten bakterio zuriez estalita du gorputza. Arg.: Michael Poulsen/©Science.

Hostoetako azukreak ez ezik, proteinak eta gainerako nitrogenodun osagaiak sintetizatzeko beharrezko nitrogenoa ere lortzen dute inurri hosto-ebakitzaileek beren gordelekuetan izaten dituzten "mikroorganismo-baratzeetan". Wisconsin Unibertsitateko biologo-talde batek ikusi du atmosferako nitrogenoa finkatzen duten bi bakterio-genero daudela hostoak inurrientzat jangarri egiten dituzten bakterio- eta onddo-haztegi horietan.

Inurri hosto-ebakitzaileek ez lukete modurik izango ebakitzen dituzten hostoetatik elikatzeko, gordelekuetan baratze berezi horiek izango ez balituzte. Hain zuzen, baratze horietako mikroorganismoek, onddoek bereziki, prozesatu egiten dituzte inurriek eramaten dituzten hostoak, eta inurriek digeritzeko moduan uzten dituzte, ore zuri baten itxura emanez. Bakterioak ere badaude kolonia horietan, eta onddoak eta inurriak babesteko antibiotikoak ekoizten dituzte elikagaien truke.

Hostoak, baina, oso pobreak dira nitrogenotan. Wisconsingo ikertzaileek ikusi dute bakterio nitrogeno-finkatzaileak ere badaudela baratze emankor horietan, eta horiei esker lortzen dutela inurriek ezinbesteko osagai hori. Ikerketan parte hartu duen ikertzaile batek Science aldizkariari esan bezala, "benetako digestio-sistemak dira inurritegietako baratze horiek".

1
260
2010
1
018
Mikrobiologia; Zoologia; Biokimika
Albisteak
18

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.