Aurpegi ezagunenari ere ezin begiratu

Begiratua mehatxu gisa hartzen dute autistek, baita lagunik edo sendikorik gertukoenarena ere. Orain arte uste izan da lotsa-kontua zela, baina orain azalpena eman diote autistek begiratuari ez eusteari —edo arrazoietako bat behinik behin—.

Ikerketa Wisconsin-eko Unibertsitatean egin dute, garunaren erresonantzia magnetiko bidezko irudikapena erabilita. Dirudienez, aurpegiak ikusitakoan autisten amigdalek ohiz kanpoko jarduera dute, eta amigdala sentipen negatiboekin lotzen den garunaren atala da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila