Atomo soiletan oinarritutako memoriak egitea da fisikaren helburu handienetako bat. Orain arte, 'limite superparamagnetikoa' izan dute oztopo, baina, dirudienez, oztopo hori gainditu egin dute IBMko ikertzaile batzuek. Geruza ez-magnetiko mehe batean, burdin atomoak (edo manganesoarenak) jarri dituzte, eta atomoen momentu magnetikoak noranzko jakin bat izatea lortu dute. Aurrerapen horrek, oraingoz, ez du balioko memoria konpaktuagoak izateko, 0,5 Kelvineko tenperaturan egin baitute lan.