Atomo batek salto kuantikoa egin du

Atomo batek salto kuantikoa egin du
2009/03/01 | Elhuyar

Iterbio elementuaren ioi bat teleportatzea lortu du Marylandeko eta Michigango unibertsitateetako ikertzaile-talde batek. Ioi baten informazioa metro bat baino gehiagora zegoen beste ioi batera bidali zuten. Lehendik zeuden markak hautsi dituzte lorpen horrekin, orain arte fotoiak teleportatzea soilik lortu baitzuten. Atomoekin ere lortu zuten, baina distantzia txikiagoan. Ikertzaileek esan dutenez, aurrerapen hau erabakigarria izan daiteke ordenagailu kuantikoa sortzeko.

1
251
2009
3
008
Fisika
Berriak labur
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila