Astronomiarako objektiboa

Shuttle Scope 80 izeneko tresna optikoak zeruko planeta eta izarrak ikusteko eta argazkiak ateratzeko balio du, baina lurrean loreei eta intsektuei argazkiak ateratzeko ere bai.

Perl etxeak Shuttle Scope 80 izeneko tresna optiko unibertsala jarri du salgai. Zeruko planeta eta izarrak ikusteko eta argazkiak ateratzeko balio du, baina lurrean loreei eta intsektuei argazkiak ateratzeko ere bai.

Objektibo akromatiko bat du eta bi okulare, bisore bat eta lurrean finkatzeko euskarri bat ipintzen zaizkio. Objektiboa 80 milimetro diametrokoa da eta 480 milimetroko foku distantzia du. 11,6 magnituderainoko izarrak ikus daitezke. 12,5 eta 25 milimetroko okulareekin, irudia hurrenez hurren 38 eta 19 aldiz handiagotzea lortzen da. Objektiboa pieza baten bidez erraz bihurtzen da teleobjektibo, argazkiak ateratzea nahi denean. 80 mila pezeta edo 4 mila libera inguru balio du objektiboak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila