Orain arte ikusi den gamma izpien leherketarik zaharrena ikusi dute astronomoek. Izpi horiek unibertsoak 900 milioi urte besterik ez zuenean igorri ziren --izar erraldoi bat hiltzen denean askatzen dituen partikulen energia dira gamma izpiak--. Leherketa hori Swift sateliteak detektatu du, eta mundu osoko mila astronomori eman die abisu teleskopioak zeruko gune horretara zuzendu ditzaten.