Aspaldiko ezagunarekin topo egin dute berriro

Tanzanian, 70 urtez desagertuta egon den katajineta ikusi da berriro. Lowe katajineta gandorduna, Willoughby Lowe naturalista ingelesak topatu eta identifikatu zuena, 1932an ikusi zen azkeneko aldiz. Ordutik ez da animalia horren berririk izan aurten arte.

Argazki-kamera bat aktibatzen duen tranpa baten bidez animalia haragijale txikiaren argazkia ateratzea lortu dute, eta, horrela, oraindik espeziearen ale batzuk behintzat badaudela egiaztatu ahal izan da. Ez dago animalia honi buruzko informazio askorik; gautarra eta zuhaitz igokaria dela bakarrik dakite zientzialariek, eta ez dago ekologiaren, banaketaren edo ugaritasunaren inguruko inolako daturik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila