NASAren Magallanes zundak 1991n jaso zituen radar-datuen berrikuspen batek baieztatu du forma- eta tamaina-aldaketak izan zirela, zortzi hilabetean, tximinia bolkaniko batean. Science aldizkarian eman dute horren berri.
Aldaketa geologiko horiek Atla Regio izeneko eremuan aurkitu zituzten, Artizarraren ekuatoretik gertu. Hain zuzen, han daude planetako bi sumendi handienak: Ozza eta Maat. Urte luzez uste izan da eremu horretan bazegoela jarduera bolkanikoa, baina irudiek ez zuten kalitate eta perspektiba egokiak ondorioak ateratzeko. Orain, irudietatik abiatuta, ereduak sortu dituzte, eta horrela berretsi dute susmoa: zortzi hilbeteko tartean, tximiniaren neurria bikoiztu egin zen, eta barrualdea labaz bete zen.
Ikerketaren egileek Veritas misioan parte hartzen dute. 10 urte barru abiatuko da misio hori, eta haren helburua Artizarraren bulkanismoa eta bilakaera geologikoa aztertzea da, hain zuzen.
Elhuyarrek garatutako teknologia