Armiarma bere kumeak jaten

Stegodyfus lineatus armiarma arrak bere kumeak jan egiten dituela ohartarazi dira biologoak. Emearen interesa berreskuratzeko teknika xelebrea da, dudarik gabe.

Israelgo Ben Gurion unibertsitateko Jutta Schneider zientzilariaren lanak erakusten duenez, umeak hiltzea ez da ugaztun eta hegaztien kontua bakarrik. Izan ere, Negev eko basamortuan bizi den Stegodyfus lineatus izeneko armiarma arrak bere kumeak hil egiten ditu.

Bere seme-alabak hiltzeko arrazoia oso sinplea da. Armiarma emeak kumeak dituenean arrari ez dio jaramonik egiten eta alde batera uzten du. Armiarma arrak bere kumeak jaten dituenean ordea, emeak kume gehiago egin nahi izaten du eta arrarengana hurbiltzen da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila