Ariketa fisikoa kaltegarri?

Kirola eta ariketa fisikoa baino gauza osasuntsuagorik ez dagoela pentsatzen da. Zientzilari sobietar batzuen arabera ordea, oker egon gintezke. Estres fisiko eta emozionalak atleten inmunitatean duen eragina aztertzeko zenbait azterketa egin dute sobietarrek. Bere neurrian egindako ariketek, sistema inmunologikoa sendotu egiten dute, baina neurriz gain egindakoek antigorputzak zeroraino jaitsi eraz ditzakete. Lehiaketen ondoren atletei ateratako odol-laginak aztertuz lortu dituzte ondorio hauek.

Ondorengo azterketek, sistema inmunologikoaren ahultze honen kausa zenbait hormona (intsulina eta serotonina esaterako) izan zitekeela eman zuten aditzera. Adrenalinak ordea kontrako efektua du. Ariketa laburrek, gogorrak izanik ere, odolean dagoen adrenalina-maila igoerazi egiten dute eta antigorputzen mailak berean irauten du. Ariketa fisiko luzeagotan, beste hormonek ekiten diote lanari eta sistema inmunologikoa ahuldu egiten da.

Beraz, kirola onuragarria da; baina, gauza guztiak bezala, bere neurrian eginda.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila