Argi ultramoreak kalte egiten die lanpernei

Lanpernen larbek argiarekiko sentikorrak diren sentsoreak erabiltzen dituzte itsasoan igeri egin eta jana bilatzeko. Baina argi ultramoreak itsutu egiten ditu eta, ondorioz, ez dira heldu eta arrokei itsasteko gai. Hong Kong aldean, azken 30 urteetan, asko murriztu da lanperna-populazioa eta bertako ikertzaileek uste dute ozono-geruzaren murrizketak zerikusia duela. Udako ohiko arratsalde batean Hong Kongek jasotzen duen erradiaziopean, lanpernen larbak ordubetean gelditzen dira itsu, laborategian ikusi dutenez.

Ikertzaileek uste dute erradiazio ultramorea itsasoko goiko geruzetan bizi diren animaliak kaltetzen ari dela, lanpernak ez ezik, karramarroen eta langosten begiak ere kaltetuta baitaude. Lanpernez itsas animalia asko elikatzen dira; beraz, haien gainbeherak kate trofikoan eragingo du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila