Areagotzaile genetikoen eragina aurpegiaren forman

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

areagotzaile-genetikoen-eragina-aurpegiaren-forman
Sagu-enbrioiaren irudia. Gorriz markatuta, areagotzaile genetikoen jarduera. Arg. H. Morrison, MRC Human Genetics Unit, Institute of Genetics and Molecular Medicine, University of Edinburgh

Aurpegiaren forma geneetan idatzita dago, baina, non eta nola ez dago argi. Orain, Edinburgoko Unibertsitateko ikertzaile batzuek areagotzaileen eragina azpimarratu dute. Geneak gehiago edo gutxiago espresatzea eragiten duten DNA-zati txikiak dira areagotzaileak. Saguen ehun enbrionarioetan, aurpegiaren itxuran eragin dezaketen milaka areagotzaile aurkitu dituzte.

Bestalde, aurpegiaren formarekin lotuta dauden geneetan eragiten duten hiru areagotzaileren eragina azertu dute. Horretarako, areagotzaile horiek gabeko saguak sortu zituzten, genetikoki eraldatuta. Eta zortzi asteko enbrioien zehaztasun handiko 3Dko irudiak atera zituzten. Ikusi dute areagotzaileak falta zituzten saguen garezurrak sagu normalenak baino luzeagoak edo motzagoak zirela. Science aldizkarian argitaratu dute ikerketa.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila