Ardoaren eta brokoliaren mekanismo babeslea, agerian

Illinoisko Unibertsitateko ikertzaileek aurkitu dute zer mekanismoren bidez babesten duten minbizitik ardo beltzak eta brokoliak dituzten hainbat substantziak.

Ikertzaileek lehendik ere bazekiten brokoliaren sulforafanoak eta ardo beltzaren revesratrolak minbiziaren aurka jokatzen dutela. Orain frogatu dute substantzia horiek seinalea ematen diotela gorputzari proteina batzuk ekoizteko: Keap1 eta Nrf2 proteinak, hain zuzen.

Sulforafanoak edo revesratrola
lehen proteinari lotzen zaizkionean, aipatutako bi proteinak elkartzen dira. Ondorioz, DNA kaltetzetik babesten duten proteinekin erlazionatutako geneak aktibatzen dira.

Ikertzaileen iritziz, benetan garrantzizkoa da Keap1 proteinaren mekanismoa argitu izana; izan ere, horrek jartzen du martxan prozesu guztia. Janarien zer substantziak eragiten duten jakinda, litekeena da orain botikak egitea eragin bera lortzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila