Arauak konektatuz

Europako Ekonomi Elkartean produkturen bat egiten denean, merkatu potentziala hamabi estatuk osatzen dutela kontutan hartu behar da. Beraz, estatu desberdinetako gizarteek beste estatuetan ekoiztutako produktuak onar ditzaten, arau-egokitzapena egin behar da.

Egia da estatu bakoitzarentzat bertako arauak betetzen dituen produktuaren kopiak ateratzea posible dela, baina kostuak izugarri haziko lirateke.

Hau dela eta, Frantzia, Alemania eta Erresuma Batuak "Normlage" izeneko CD-ROM sorta bat editatzen hasi dira. Disko optiko hauen bidez, edozein unetan eta segundo gutxi batzuetan, hiru estatu hauetako arauak kontsultatzerik izango da.

"Normlage"ren sortzaileak AFNOR, BSIT eta DIN, Frantzia, Bretainia Haundia eta Alemaniako normalizazio-erakundeak dira, hurrenez hurren. Gainera, ISOren (normalizaziorako nazioarteko erakundearen) adostasuna dute.

Erabilera asko erraztu da, horretarako agindu eta jarraipide argiz osaturiko menuak daudelarik. Lehenengo diskoak industri sektore gutzietako eta enpresen arteko konkurrentziarako oinarrizko arauak ditu. Guztira 340 dokumentu dira, edo bestela esan, 11.000 orri eta 700 bibliografi fitxa baino gehiago. Informazio hau frantsesez, alemanez eta ingelesez ematen da oraingoz.

Hurrengo bi diskoetan industrian nagusi diren bi alor jorratuko dira, hots, mekanika eta metalurgia, eta udazken honetarako merkaturatzea espero da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila