Antzinako sumendiak egungoak baino suntsitzaileagoak

Frantziako Leeds Unibertsitateko Paul Wignall ikertzailearen arabera, antzina sumendien erupzioek gaur egun baino hondamendi handiagoak eragiten zituzten, isurtzen zuten karbono(IV) oxidoak orain baino denbora gehiago irauten zuelako atmosferan. Teoria hori defendatzeko, bi arrazoi nagusi eman ditu.

Alde batetik, bizitza-forma berriak antzinakoak baino CO2 gehiago jasateko gai dira. Bestetik, superkontinenteak zatitu zirenean, kostalde gehiago eratu ziren; horren ondorioz, silize-arrokak gehiago meteorizatu ziren eta itsasoan karbono(IV) oxidoa xurgatzen duen fitoplankton gehiago sortu zen.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.