Antimateria detektatzeko PAMELA satelitea Lurraren orbitan dago dagoeneko. PAMELAk espaziotik datozen energia handiko partikulak aztertuko ditu, besteak beste WIMP partikulak --materia ilunaren oinarria izan daitezkeenak--. Partikula horiek Lurraren atmosferak xurgatzen dituenez, haiek aztertzeko beharrezkoa da neurgailua espazioan kokatzea. Satelitea partikulen fisika aztertzen duten ikertzaile italiarrek diseinatu dute eta Errusiako espazio-agentziak jarri du orbitan.