Streptomyces coelicolor onddoaren genoma argitu dute Britainia Handian. Streptomyces familiako onddoek gaur egun erabiltzen diren antibiotikoen bi heren ekoizten dituzte.
Azkenaldian bakterio patogenoek antibiotikoekiko gero eta erresistentzia handiagoa dutela ikusi dute zientzialariek, eta genoma hori antibiotiko eraginkorragoak sortzeko tresna oso baliagarria izan daitekeela uste dute.