Antibiotiko gutxiago erabiltzeko odol-analisia

Metodo berri baten bidez, gaixotasuna bakterio batek ala birus batek eragina den jakin daiteke.

Horrela, errazago erabakiko du sendagileak antibiotikoa agintzea beharrezkoa den ala ez, antibiotikoek bakterioei bakarrik egiten dietelako aurre.

Odol-analisi baten bidez prokaltzitonina neurtzean datza metodo hori. Infekzioa bakterio batek eragiten duenean, prokaltzitoninaren kontzentrazioa asko handitzen da; birus batek eragina denean, aldiz, ez da hainbeste handitzen.

Metodoa ez da zehaztasun handikoa, baina, hala ere, antibiotikoak beharrezkoak direnean bakarrik kontsumitzen lagun dezake.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila