Antartikako onddoek Marteko kondizioetan biziraun dute ISSn

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

antartidako-onddoek-marteko-kondizioetan-biziraun-
EXPOSE-E plataforma, ISSaren Columbus moduluan.

Urte eta erdiz Nazioarteko Espazio Estazioan (ISS) Marteren antzeko kondizioetan egon ondoren, Antartikako onddo batzuek bizirik irautea lortu dute baieztatu dute. Cryomyces antarcticus eta Cryomyces minteri ziren onddo horiek, eta, jakinarazi dutenez, hemezortzi hilabete muturreko kondizioetan igaro ondoren, onik zituzten zelulen % 60.

Beste bizidunik ez dagoen lekuan bizirauteko gai dira onddo horiek, baina ikertzaileek jakin nahi zuten iraungo ote zuten Marteren antzeko kondizioetan ere. Horretarako, ISSra eraman zituzten, eta Columbus moduluaren kanpoaldean dagoen plataforma batean jarri zituzten. EXPOSE-E izena du plataforma horrek, eta astrobiologiako esperimentuak egiteko diseinatuta dago.

Onddoak CO2 -an aberatsa zen atmosferan egon dira, ia batere urik eta oxigenorik gabe eta 1.000 pascaleko presioan. Iragazki optikoak erabilita, Marteren pareko erradiazio ultramorea jaso zuten. Eta, hala ere, haien zelulen % 60k ondo zuten DNA, inolako aldaketarik gabe. Aurretik beste espezie batzuekin egindako ikerketetan ere, neurri batean muturreko kondizio horietan irauteko gai direla frogatu dute. Astrobiology aldizkarian argitaratu dituzte esperimentu honen emaitzak; ikertzaileen esanean, esperimentuak datu oso baliagarriak eman ditu, Marten bizidunen arrastoak bilatzeko.


Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.