Ametsak zertarako?

Gure lo sakona hainbat oroitzapenek eteten dutela esatea ez da ezer berria. Loaldian gure garuna aktibo mantenarazteko eguneko gertaera esanguratsuenak gogoratu eta behin eta berriz errepikatzen ditugu; hala uste dute, behintzat, adituek.

Begi-mugimendu azkarrei eta eguneko gertaeren errepasoari, ametsa deitzen diegu, baina ez dira gauza bera. Hori bai, bien egitekoa garuneko aktibitatea gauez ez alfertzea da.

Aditu horiek, ordea, loaren gora-beherak ikertzen ari direla zerbait berria aurkitu dute. Gure lo sakona ez dute eguneko gertaera deigarrienek soilik eteten. Lo gaudela begiek mugimendu azkar batzuk egiten dituzte eta oroitzapenen mekanismoa berriro abian jartzen da.

REM izena hartzen dute garuneko aktibitate horiek eta ez dira lehen aipatu ditugun eguneko gertaeren oroitzapenak. Azaldutako begi-mugimenduek ez dute zerikusirik gure oroimenak gorde dituen gertaerekin. Baina loaren bi eten-mota horiek zertarako egiten ditugu?

Adituek azaldu dutenez, bata zein bestearen egitekoa lo gaudenean ere garunaren oroimen-mekanismoa lanean mantentzea da. Baina eguneko gertaerekin erlazionatutako oroitzapen horiek ordubete inguru besterik ez dute irauten eta, horregatik, REMek ere eteten dute gure lo goxoa gauean garuna alfertu ez dadin.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila