Amanita eta onddoa guregandik hurbil

I.X.I.

Analisi genetiko batean frogatu denez, onddoak guregandik landareengandik baino hurbilago daude. Hogeita bi espezietan egindako ARN erribosomikoen mutazioen analisien arabera, onddoak eta gu organismo beretik gatozela frogatu da. Organismo hori protisto flagelatuena da eta orain dela mila milioi urte landereetatik bereiztu egin zen.

Orain arte, onddoak (250.000 espezie gutxi gora-behera) landareen artean kokatu izan dira. Zenbait hiztegitan onddoa “klorofilarik eta lorerik gabeko landarea” dela esaten da. Hemendik aurrera honelako zerbait esan beharko da: “leku finko batean kokatzeko joera duen (baina ez beti, mixomizetoak higi daitezke eta) hemoglobinarik gabeko animalia”.

Definizio horren arabera, mikosiak, hau da, onddoek sortutako gaixotasunak, sendatzen zailak izatea ulertzekoa da: haientzat toxikoak diren produktuak gizakiarentzat ere toxikoak dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila