Alzheimerraren kontrako txertoa: itxaropen berria

Joan den martxoan Alzheimerra sendatzeko txertoen probak bertan behera utzi zituztela jakin genuen. Animalietan emaitza onak eman arren, gizakietan, 360 gaixotik 15ek hantura izan zuten burmuinean. Geroago jakin dugu hantura hura albo-ondorioa zela, baina txertoak bere zeregina bete zuela: hau da, txertoak zerebroan metatzen diren proteina beta-amilodeen aurkako antigorputzak sorrarazten ditu eta, gainera, ez die eragiten gainerako proteina beta-amiloideei.

Txertoak AN-1792 izena du eta plaketetan ageri diren beta-amiloide sintetikoen moduko eta erantzun immuneko zelulak proteinari itsatsarazteko agenteak ditu.

Gaixoei hantura zerk sortu zien ez badakite ere, hainbat aukera eta konponbide aztertzen ari dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila