Alikatatu islamiarra, artea eta matematika

Alikatatu islamiarra, artea eta matematika
2007/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: K. Dudley & M. Elliff)

Dekorazio islamiarrean aspalditik erabiltzen dira irudi geometriko konplikatuko alikatatuak, girih esaten diete. Bada, matematikaren ikuspegitik begiratuta, irudi horiek quasikristal ia perfektuak direla konturatu dira Estatu Batuetako aditu batzuk.

Quasikristalek bost, hamar, eta hamabi aldeko simetria dute, eta gainezarri egiten dira zirkulu baten bostena, hamarrena edo hamabirena biratuta. Osatzen duten irudiak erregularra dirudi, baina ez da zehazki errepikatzen. Horren adibide da Irango Darb-i-Imam santutegiko girih-a, 1453koa.

Lehen uste zuten girih-ak egiteko nahikoa zela konpasaren eta erregelaren laguntza, eta baldosa desberdinak erabiltzea. Baina geometria konplexu hori lortzeko hori baino gehiago behar izan zutela argi dago, eta garai hartan hain aurreratuak zeuden matematikari arabiarren laguntza tarteko izango zen, seguru asko.

1
230
2007
4
005
Matematika
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila