Fisikari batzuek ez dute aldaketarik aurkitu fotoien eta elektroien arteko elkarrekintzan; hain zuzen ere, esaten dute elkarrekintza horretan garrantzitsua den alpha konstantearen balioa ez dela aldatu.
Hala ere, ez dago garbi hori egia den ala ez. Duela hiru urte beste fisikari batzuek argitaratu zuten alpha horren balioa ez zela berdina orain eta duela 12.000 milioi urte, eta denborarekin aldatzeak eragin handia du hainbat propietate fisikotan. Adibidez, alpha aldakorra balitz, argiaren abiadura ere aldakorra izango litzateke. Ez da txantxetakoa, beraz. Eta azken neurketen arabera aldatzen ez den arren, galderari ez zaio erabat erantzun.