Geneak ez daude zelularen nukleoan bakarrik, mitokondrio deritzen egituretan ere badago material genetikoa. Nolabait esateko, ‘fosildutako’ material genetikoa da eta orain arte guk guztiok amarena bakarrik jasotzen genuela uste zen. Hain juxtu, mitokondrioetako DNAren azterketak asko erabiltzen dira paleoantropologian, gizakiaren jatorriari denboran atzera jarraitzeko. Baina hara non Danimarkako emakume batek aitarengandik jasotako mutazio bat duen bere mitokondrioetako DNAn. Ugaztunetan oso arraroa da mitokondrioetako DNA aitarengandik jasotzea, eta gizakietan hau izan da ezagutu den lehen kasua.