Airbusa turbulentziaren erdian

Airbusa turbulentziaren erdian
2006/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: DLR-Institut für Physik der Atmosphäre)

Airbusen A380 hegazkin komertzial handiena izateko asmoz jaio zen, Boeing 747a (ordura arteko handiena) gainditzeko asmoz. Salgai jarri aurretik hainbat proba ari da pasatzen. Eta proba horiekin erabakiko dute, besteak beste, aireportuko lurreratze-aireratzeetan zenbateko tartea utzi beharko den beste hegazkin baten eta A380aren artean.

Kontua da turbulentzia handi samarra sortzen duela A380ak. Praktikan, aireportu bateko trafikoari dagokionez, turbulentzia horrek atzetik datorren hegazkinari eragin ez diezaion, denbora- eta espazio-tarte handia utzi behar da bien artean.

Alde horretatik, lehiakideak abantaila du: Boeing 747 baten atzetik A380aren atzetik baino minutu bat lehenago lurreratu edo aireratuko da beste hegazkin bat. Oraingoz hori da ICAOren erabakia, Abiazio Zibilaren Nazioarteko Erakundearena, alegia. Erabaki horren aurka egin nahian, Airbusekoak beste hainbat proba egiten ari dira, turbulentzien eragina hainbestekoa ez dela frogatzeko.

1
225
2006
11
020
Teknologia; Aeronautika
Berriak labur
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila