Afrikako mapa genetikoa

Afrikako mapa genetikoa
2009/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: Sarah Tishkoff)

Azterketa genetiko batek afrikarren jatorria eta aniztasuna argitu ditu

Afrikan sekula egin den azterketa genetikorik handiena egin du Pennsylvaniako Unibertsitateko ikertzaile-talde batek, eta ikusi du planetako lekurik anizkoitzenetarikoa dela Afrika.

Hamar urtez aztertu dituzte Afrikako 121 herrialde, eta herentzia genetiko eta etnia bera duten, eta antzeko kultura eta hizkuntza duten 14 arbaso-talde identifikatu dituzte. Horretarako, 3.000 lagin genetiko baino gehiago bildu dituzte, eta 1.000 markatzaile baino gehiago alderatu dituzte (herentzia genetiko komuna islatzen duten DNAren zatiak).

1
255
2009
7
022
Genetika
Albisteak
15
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila